EUSKERAZAINTZA EUSKERAREN ERRI AKADEMIA
eta
EUSKERAZALEAK EUSKERAERABILTEAREN ALDEKO ALKARTEA
Ona emen aspaldion euskerearen alde lanean diarduen erakunde bi: Bata,
Euskerazaintza Euskalerri osorako eta bestea, Euskerazaleak, Bizkai’rako.
Euskerazaintzaren ama Kardaberaz bazkuna da. Bazkun au Gasteiz’ko
Seminariaoan sortu zan, Manuel Lekuona ta Josemiel Barandiran’en babespean eta
lan
aundia egin eben, baiña 36’ko guda zitalak irakasleak erbestera eroan ebazan eta
ikasleak gudara.
Gero Franco’ren aginte gogorrak ez eban iñoz alboratu euskerearen eta
Euskalerriaren aurkako ekintza, arik eta Gasteiz’ko seminarioa eta eleizbarrutia
iru zati egin arte.
Baiña askoz geroago, 1965n. urte-inguruan Kardaberaz’tarrak barriro alkartu
ziran Tolosa’n eta lan aundia egin eben batez be argitalpen-arloan. Batzarretan
iñoz
100 bazkide baiño geiago batzen giñan.
1986n. urtean gure Lekuona, euskaltzain-burua, bere ardura onetatik kendu
egin eben. Zergaitik? Eritxi ezbardiñak alkartzeko lan aundia egin-ondoren,
azkenean euskera batua eta atxea onartu ziralako. Aurretiaz zin eginda egozan
batuzaleak eta apari baten ondo jan eta edan ondoren oiuka eta iraiñez,
bazkiderik geienak ez egozala, erabagi zan Lekuona kentzea eta euskera batua
onartzea. Batzar zaratatsua ta aserre bizizkoa izan ei zan. Lekuona’ren ordez
Villasante frantziskotarra ipiñi eben.
Amar urte geroago, 1978n. urtean, Euskaltzaindiak batzarra egin eban
Bergara’ko seminarioan euskera batuak amar urte areitan lortu ebana aztertzeko.
Euskerazaintzakoak be an izan giñan eta konpoketa batera eltzeko bideak
eskiñi genduzan, baiña dana izan zan alperrik, ez egoan atzera egiterik.
Gure alegiak alperrekoak zirala ikusita, Latiegi’tar Bixente
euskerazaintzakoa aurreratu zan eta onelantxe agertu eban arazoa: Zuek euskera
batuaren euskaltzaindia
zaree, baiña gu lengo Euskaltzaindiaren bidetik goaz, erri-euskerearen eta
euskalkien alde eta atxearen aurka, orregaitik, lengo Euskaltzaindiari zintzo
jarraituko dautson
akademi barria sortuko dogu.
Urte beratan izan zan Kardaberaz’tarren batzarra Tolosa’n, Lekuona be geugaz
zala eta 100 bazkide baiño geiago alkartuta.
Lekuona’k berak esondatu eban Euskaltzaindiari “expediente” bat atera bear
jakola eta, beste alde batetik akademi barria sotzeko bidea artu zala esanda
egoan. Orreik izan ziran artutako erabagi biak.
Bixente Latiegi eta Dunixi Oñatibia arduratu ziran “expediente” antzekoa dan
liburua argitaratzeko, euskeraz ta erderaz. Lan eder au egin eben eta salgai
ipiñi “Euskaltzaindia, el batua y la muerte del euskera” liburu irakurgarria.
Eta Latiegi bera izan da lanik geien egin dauana Euskerazaintza, Euskeraren
Erri Akademia sortzeko eta Erri-Zuduzkotasunaren aldarrikapena ezarteko.
Urteen joanean Kardaberaz Bazkunak beerakada aundia izan eban, baiña
oiñordeko da Euskerazaintza indartsu ari da lanean eta aldizkaria be
argitaratzen dau izen bardiña dauala.
Euskerazaleak Bizkai’ko erakundea da eta Bilbao’n dau bere etxea, Colon de
Larreategi kaleko 14n. atean, 2n.etxe-maillan.
35 urte inguru dira sortu zala, Julio Urkijo, Jesus Oleaga, Montiano,
Landajuela eta Abeletxe ta beste batzuk sortzille zirala.
Bost urte inguru igaro ziranean, batzordea barriztatu egin zan, batez be Josu
Arenaza osagillearen eragiñez eta gaur arte 30 bat urtean diardugu lanean.
Ekintzak oneik dira: Urteko batzarra, len amabostero eta orain illera batzar
arrunta, urteko euskal-astea, eta ipuin-sariketa Bilbao’ko Udalaren laguntzaz,
urtero eguneroko orritxua dakarren egutegia eta illero ZER aldizkaria,
bizkaieraz dagon aldizkari bakarra Aldundiaren laguntzaz. Aurretik AGUR
asterokoa argitaratzen zan.
Erakunde bi onein elburuak oneik dira: Erri-euskerea eta euskalkiak indartu,
batez be bizkaierea eta euskerearentzat ain kaltegarria dan atxea alboratu.
Elburu oneik lortzeko lankideak bear doguz eta guztiai, naiz gasteai naiz
zar-saridunai dei egiten dautsegu.
Olazar’tar Martin’ek
Euskerazaintza’ren lendakaria
Euskerazaleak’en lendakari-ordea
|