;
( itzuli )

Martin Olazar

 Artikuluak  Liburuak 

SARRERA

Olazar eta Uribe�tar Martin Gamiz�en jaio zen 1927n. urteko azillaren 17n. egunean. Amaika urtegaz joan zan Bergara�ko seminariora eta an urte bi (gosez) egin ondoren Gasteiz�kora. Bere ikas-neurriak, geineak, �Meritissimus� edo �Bikain� dira, bai�a ortik gora i�oz be ez. 1951n. urtean egin zan abade Bego�a�n Bizkai�ko lenengo talde izan ziran. Gero iru urte Ubidea�n, 11 urte Fruniz�en, 5 urte Mungia�n zigortuta, 10 urte Zeanuri�n, 6 urte Bermeo�n eta 12 urte Mungia�n. Orain, 1998n. urtetik aurrera jubilatuta dago eta Fruniz�ko parrokiaren ardurea artu dau. Mungia�ko parrokian be lagundu egiten dau.

Deustuko Ikastetxe Nagusian Filosofi eta Letretan baimenduna da eta sarritan aritzen gaitue filosofi-arloko bere idaz-lanak. Bein bai�o geiagotan izan da alboratua batueraz irakatsi nai izan ez daualako.

Bere bizitza osoa izan da Bizkaieraz idazteko eta lan orretan kideko izan dauz bizkaitar ospetsu oneik: Aita Santi Onaindia, Lino Akesolo, Augustin Zubikarai eta abar�, eta gipuzkoarrak be bai batzuk: Arrinda, Latxaga eta abar�, batzuk bai�o ez aitatzearren. Bere egunean H�aren aurka jarri zan bai�a bere asarrea aundiagoa izan zan euskera batua zelan sortzen eben ikusi ebanean, gure �bizkaiera��ren aberastasun guztiak zapalduna izten ebezelako.

Ainbat liburu idatzi dauz euskeraz, aldizkari euskaldunetan idatzi dauzan lanak zenbatu-ezi�ak dira, berau izan zan AGUR aldizkariaren biotza eta gaur be lan ugaria egiten dau ZER eta EUSKERAZAINTZA aldizkarietan.

Bizkaiera indartze dan EUSKERAZALEAK ALKARTE�aren lendakaria da eta EUSKERAZAINTZA, EUSKERAREN ERRI AKADEMIA zuzentzen dau eta alkarte onein inguruan egiten diran ekintza ugarietan berau izaten da bateratzaille edo koordinatzaille.

Based on a FreeCSS.info design